Mundaka

Surfa Bizkaian benetako grina da. Sopela, Meñakoz eta batez ere Mundaka. Bertako olatua munduko “ezkerreko” ospetsuenetako bat da, erabateko ikuskizuna. Inguru guztietako surflariak etortzen dira hona profesionalek zeharkatzen duten “tutu” berbera zeharkatzera. +

Surf en Mundaka

Bizkaia Zubia

Gizateriaren Ondare den “Zubi Eseki”aren erabilera erabatekoa da gaur egun ere eta Portugalete eta Getxo elkartzen ditu. Goiko taula pasagune bat da eta ez da inolaz ere ikusi gabe utzi behar. Dauden bistak zoragarriak dira benetan. +

Bizkaia Zubia

Pozalaguako Koba

Repsol Gidaliburuak “2013ko Bazterrik Ederrena” izendatu du ia 900.000 botorekin, naturaren gauza miragarri honetan dago ezagutzen den estalaktita eszentrikoen kontzentraziorik handiena. Koba inolako arazorik gabe ikus daiteke duen argiztapen-sistema ederrari eta 450 metroko pasabideari esker. +

Pozalaguako Koba

Urdaibai

UNESCOk Biosferaren Erreserba izendatu zuen eta gune bakarra da bertako ekosistemen ugaritasunagatik, ikus daitezkeen hegazti migratzaileen kopuru handiagatik eta duen paisaiaren aberastasunagatik. Gizakia naturarekin bat eginik bizi den lekua. +

Urdaibai

Guggenheim Bilbao

1997tik Bilbo berriaren erreferentea, bere barruan duen arte modernoko bilduma Frank O. Gehry-k egin zuen eraikina bezain ikusgarria dela esan daiteke. Garai honetako arkitekturaren maisu-lanetako bat da askoren ustez. +

Guggenheim Bilbao

Aixerrota

Zutik dagoen bere garaiko haize-errota bakarra ikus dezakegu Getxon. 1726 eta 1727 artean eraiki zuten, XVIII. mendearen hasieran Jaurerrian izan zen lehorteagatik. +

AIXERROTA

Torre Loizaga

Rolls-Royceren Bilduma bakarra Europan, 1910-1998 artean fabrikatutako modelo guztiekin.
Naturaren erdian kokatuta eta Bilbotik 30 kilometrora bakarrik. Loizagako erdi aroko dorre berrituan, gainera, bada antzinako autoen, klasikoen eta kirol arlokoen hautazko beste bilduma bat ere.
+

Torre Loizaga

My Bilbao Bizkaia

  • Mybilbaobizkaia
  • Gaurko gaiak

Gaurko gaiak

2016, inoizko bigarren urterik onena bisitaldiei dagokienez Guggenheim eta Arte Ederrean

2017/01/05

Bilboko museoen jarduera hobera doa urtez urte. Museorik nagusienek, Guggenheimek eta Arte Ederrenak 2016an inoiz bigarren urterik onenak itxi dituzte bisitariei dagokienez, 1.169.404 eta 269.978 pertsonekin hurrenez hurren. Guggenheimek, gainera, zortzigarrenez, milioi bat bisitarien kopurua gainditu du.

ICEX-ek nazioartekotasuna emango dio BEC-i zazpi azokatan

2017/01/04

Bilbao Exhibition Centrek (BEC) ICEX-en (Kanpo Merkataritzarako Espainiar Institutoa) ‘Nazioartekotasun Osoaren Emakida’ lortu du bertan 2017an ospatuko diren zazpi azokarentzat: Sormen Joerak, World Maritime Week, Azpi-kontratazioa eta Ferroforma. Gainera, ‘Nazioartekotasun Emakida aduana-ondoriorentzat’ Pumps&Valves, Maintenance, Fitmaq, Addit3d eta Expovacaciones hitzorduentzat.

Elkartasun Kabalkada Galdakaon 2017 urteari ekiteko

2017/01/03

Galdakaok Elkartasun Kabalkada prestatu du urtarrilaren 5ean urte berriari hasierarik onena emateko asmoz. Urretaldea eta Argizai Eskaut Taldea elkarteek ekimena antolatuko dute Udalarekin lankidetzan elkartasuna ikurtzat hartuta.

Aiko Taldearen eskutik euskara puri purian Derioko Baserri Antzokian

2016/12/30

‘Baserri Antzokia Dantzan’ lemapean, Txorierriko biztanleek eta bisitariek aukera izango dute abenduaren 30etik aurrera, AIKO Taldearen eskutik, erromeriez, tailerrez, zinemaz eta lehiaketez gozatzeko.

Tren maketen erakusketa YIMBY Street-en

2016/12/29

Bilboko Uribitarten dagoen YIMBY Street lokalean tren maketen erakusketa egon da urtarrilaren 2 eta 5 bitarte, iazkoan 6.000 pertsonek bisitatu zutena. Bildu den diru guztia Caritas erakundeari emango zaio, Bizkaian esklusio arriskuan dauden pertsonentzako.

Alemaniar espresionismoa europar abstrakzioaren estetikaren aurrean

2016/12/27

Bilboko Guggenheim Museoak espresionismo abstraktuaren piezak erakutsiko ditu 2017ko otsailaren 3tik ekainaren 4ra arte. Fenomeno heterogeneo protagonista heterogeneorekin. Robert Coates kritikoak 1946an ezarri zuen etiketa kontrako mutur bi erakusten digu: alemaniar espresionismoaren intentsitate emozionala eta europar abstrakzioaren estetika formala. Museoak estatu batuar artisten papera ere erakusten du, pieza erraldoiekin gehienetan.