• Mybilbaobizkaia
  • Bizkaiko Txakolina

Bizkaiko Txakolina. Bidaia

Sar zaitez link honetan eta deskargatu "Bizkaiko Txakolina. Bidaia" izeneko liburua. Duela gutxi, liburu honek Gourmand saria jaso du. Sariak liburua estatu espainarrean ardoari buruzko argitalpen onena dela onartzen du.

Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratutako ‘Bizkaiko txakolina. Bidaia’ gidak Gourmand saria jaso du, Espainiako Estatuan ardoari buruz eginiko argitalpen onena izateagatik. Urtero, Gourmand Awards sariek munduko hainbat herrialdetako sukaldaritzari eta ardoari buruzko liburu onenak aintzatesten dituzte, eta ospe handia dute gastronomia eta enologia arloan. Horrez gainera, plataforma bikaina dira saritutako liburuak nazioartean merkaturatzeko, ezagunagoak egiten baitituzte.

Mikel Garaizabal sommelier eta enologoak idatzi du ‘Bizkaiko txakolina. Bidaia’; haren bidez, ardoari hurbiltzeko beste modu bat erakusten digu egileak, izan ere, hainbat alderdi aurkezten dizkigu: ardoa egiteko prozesuak, egiten den sotoak eta eskualdeak, zerbitzatzen den jatetxeak eta hotelak, eta, horrez gainera, gure lurraldeko toki nabarmenenak.       

Hurrengo estekek zerikusia dute informazio honekin eta zure nabigatzailearen leiho berri batetan irekiko dira.

Erantsitako fitxategiak

Bizkaiko Txakolina. Bidaia (2933 Kb.)

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu..
Kikatu esteka deskarga egiteko.

  • Mybilbaobizkaia
  • Bizkaiko Txakolina