• Mybilbaobizkaia
  • Bizkaia Zubia

Bizkaiko Zubia

Bizkaiko Zubia 2006ko uztailaren 13tik da UNESCOren Munduaren Ondarearen zerrendan sartuta dagoen Euskadiko monumentu bakarra, eta Estatu osoan Industria Ondarearen kategorian sartuta dagoen bakarra. Munduko lehenengo zubi transbordadorea izan zen, eta 1893an inauguratu zenetik funtzionatzen ari da.

Puente Bizkaia

Bilboko itsasadarra zabaldu egiten den tokian itsasoarekin bat egiteko, han kokatzen da Alberto de Palacio arkitekto bizkaitarraren ingeniaritzako obra paregabe hori. De Palacio dorre paristar ezagunaren egile izandako Gustave Eiffel frantziarraren ikasle eta laguntzaile izan zen. Zubiak antza handia du dorre harekin.

“Zubi eseki”
modura jendartean ezaguna, Portugalete eta Getxo udalerriak bere altzairuzko gorputzarekin batzeko balio duen azpiegitura itzela da.
Altzairuzko lau dorrek eratutako egitura metalikoa da, eta 51 metroko garaiera du. Ertz bakoitzean kokatzen diren bi dorre bikoteen artean, goiko aldeko taula esekita dago. 160 metroko luzera du eta uraren mailatik 50 metrora zintzilik dago itsasgoretan. Taula horren gainetik gurdi mekaniko bat dabil eta, bertan, itsasadarreko erriberen mailan, ontzixka bat ibiltzen da. Bertan, dozena erdi ibilgailu eta berrehun bat pertsona hartzeko tokia dago, eta urtean hainbat milioi pertsona eta ibilgailu garraiatzera iristen da.

Sormen teknikoak harritu egiten ditu oraindik adituak, eta Industria Iraultzako burdinazko arkitekturako obra nabarmenenetako bat bihurtu zuen. Ondorioz, eraikuntza modu berria bihurtu zen eta Europan eta Amerikan ugarituko zen antzeko zubi multzoa sortzea ahalbidetu zuen.

Igarobide panoramikoa

Dorreetan kokaturiko igogailu panoramiko batzuk aukera ematen dute goiko igarobidera iristeko eta 160 metroak oinez egiteko, uretatik 50 metrora, itsasadarraren amaieraren eta bi itsasertzen bista paregabeak, Bilbo inguratzen duten mendiak eta Kantauri itsasoa ikusiz.


Ordutegiak

Ontzixka transbordadorea martxan egoten da eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan.
Igarobide panoramikoa
Apiriletik urrira
Asteburuetan, jaiegunetan eta jaiegun bezperetan: 10:00-21:00. Lanegunetan: 10:00-21:00.
Azarotik martxora
Asteburuetan, jaiegunetan eta jaiegun bezperetan: 10:00-21:00. Lanegunetan: 10:00-20:30



Bilbotik nola iritsi

Metroz:

• Areetako geltokia, Getxon (1. linea)
edo Portugalete (2. linea).

Bizkaibus:
A3152 Bilbo-Portugalete (autopistaz)
A3411 eta A3413 Bilbo Getxo

Norberaren ibilgailuaz:
• BI 711 Deustu – Erandio – Lamiako – Areeta (Getxo) noranzkoan. Itsasadarraren eskuinalde osoa inguratzen da Bilbotik zubira iritsi arte.  
• N 637 aireportua – Getxo – Areeta noranzkoan.
• A 8 Barakaldo – Santander noranzkoan. Portugaleteko irteera.

Renfeko hurbileko trenez:

• Portugaleteko geltokia.

  • Mybilbaobizkaia
  • Bizkaia Zubia