• Mybilbaobizkaia
  • Guggenheim Bilbao

Bilboko Guggenheim Museoaren xarma

Nazioarteko ospedun eraikinez inguraturik, Iberdrola Dorrea edota Deustuko Unibertsitatea bezala, Guggenheim Museoa dago Bilbon. Frank O. Gehryk eraikitako eraikinaren hormek instalakuntza berritzaileak bisitatu dituztenen laudorioen oihartzuna mantentzen dute.

Guggenheim Museoa munduko artista onenen obrak erakusteaz gain, David Hockney edo Egon Schiellerenak bezala, mota guztietako kultur ekintzak hartu ditu bere baitan. Bisitaldi gidatuekin batera, jazz, blues, pop rock jaialdiak egiten dira...

Guggenheimen arkitektura ezaugarri bereziak ditu: forma aldrebestuak, lerromakurrak eta bolumenak titanioz estalirik. Bertute hauen lekuko mundu soko arkitekto ospetsuak izan dira: Jean Nouvel, Arata Isozaki, Norman Foster, Alvaro Siza, Zaha Hadid, Rafael Moneo eta Ricardo Legorreta, besteak beste.

 

 

guggen

 

 

Bilboko Museoak bere maila arintzen du beste ekimen popularragorekin, adibidez animazio zinemarekin. AnimaBasauri, espainiar Estatuko zinema jaialdi bakarra ezaugarri horiekin, noizean behin aterpea izan du Guggenheimen. Museoak zinemaren pertsonaiak ere ezagutu ditu bertan, Antonio Banderas, Merryl Streep, Woody Allen, Matt Dillon, Samuel L. Jackson, Annette Bening, Sidney Pollack… bizkaitar hiriburura hurbildu dira abangoardia arkitektonikoan kokatzen den eraikinaren edertasuna zuzenean ikustek.


Bisitarien artean saridun asko ere pasatu dira etorkizunezko diseinuaz gozatzeko: Al Gore, Bakearen Nobel Sariduna 2007an eta AEBetako presidente ordea; Edward Said, Asturias Printzearen saria Gogaidetasunari; Françoise Barré-Sinoussi, Medikuntzaren Nobel Saria 2008an; eta Wangari Muta Maathai, Bakearen Nobel Saria 2004an.

 

guggen2

 


Bertan ere proposamen berritzailerentzako tokia egon da, publikoaren babesarekin, Women’s Nights zikloarekin gertatu den legez. Aurtengoan Julieta Venegas edota Sierra ahizpa frantziarrak, Bianca Casady eta Patti Smith egon dira .

 

Baina musika notak ez dira kontzertuetara mugatzen Mike Oldfield, Bruce Springsten, Pet Shop Boys, Jessye Norman, Sting eta berriki ‘My fair lady’ musikalaren taldea, Paloma San Basilio buru zela, musika-tresnak alde batera utzi dituzte Gehryren Guggenheim Museoa zuzenean ikusteko.

 


GUGGENHEIM



Gehryren lanek munduko eraikin modernoak apaintzen dituzte, Guggenheim bera edota Los Angeleseko Walt Disney Concert Hall bezala. Zabalak, eraiki gabekoak eta metal dirdiratsuen xaflekin apainduak, bateraezina ez dena irakurri eta pentsatzearen plazerarekin Noah Gordon, Mario Vargas Llosa, Dominique Lapierre, Vicente Molina Foix edota Salman Rushdiek frogatu zutena Bilboko Guggenheimetik paseatzean.

  • Mybilbaobizkaia
  • Guggenheim Bilbao