• Mybilbaobizkaia
  • Aixerrota

Aixerrota

Zutik dagoen bere garaiko haize-errota bakarra ikus dezakegu Getxon. 1726 eta 1727 artean eraiki zuten, XVIII. mendearen hasieran Jaurerrian izan zen lehorteagatik.

Aixerrota errota haize-errota bat da eta Getxoko udalerriko Getxoko Santa Mariako La Galea itsaslabarretan dago. Izenaren jatorria haize-errotatik dator, euskaraz (aixe (haizea) eta errota).

Getxoko Aixerrota

 

Errota 1727. urtean eraiki zuten, XVIII. mendearen hasieran Bizkaiko Jaurerrian izan zen lehorte luze bategatik. Dirudienez erlijio jazarpenengatik bere herrialdetik ihes egin behar izan zuen Edmundo O’Shea irlandarrak garia ehotzeko ura erabili ordez haizea erabiltzen zuen errota bat eraiki zuen. Lehortea igaro ondoren, betiko errotetan berriro alea izan zuten ehotzeko eta handik urteetara Aixerrota errota ez zen eginkizun horretarako gehiago erabili. Lehorte hura amaitu zenean Getxokoa bezalako haize-errotak bertan behera utzi eta etxebizitza moduan bakarrik erabili ziren, inolako ehotze-lanik egin gabe. Horren ondorioz era horretako adibide arkitektoniko gutxi ditugu probintzian, eta baita Autonomia Erkidegoan ere. Artxandan, Ispasterren eta Larriganen dauden antzeko beste errota batzuekin partekatzen du ohorea Aixerrotak.

Ipar-ekialdeko haize handiak dituen gune batean dago Aixerrota errota, eta haize horien bidez mugitzen ziren errotaren hegalak eta horien eraginez ehotze-lana egiteko harriak.

Errotaren arkitekturak ez du zerikusi handirik Mantxan dauden ohiko haize-errotekin. Mantxako errotek forma zilindrikoa dute, eta Bizkaikoek, orokorrean, kono moztuaren itxura. Aixerrotako errota harri-hormaz eraikita dago ia erabat, eta “ardatz horizontaleko dorre bat da, kanpotik erabili daiteken estalki birakaria izaten zuten horietakoa”.

Gaur egun eta XX. mendearen amaieran egin zen birmoldaketatik, pintura-galeria bat dago errotan, eta itsatsitako eraikinean, berriz, jatetxe bat.

  • Mybilbaobizkaia
  • Aixerrota