• Mybilbaobizkaia
  • Pozalaguako Koba

Pozalaguako Kobazuloa

Karrantzako ibarraren sistema karstikoak peto-peto kokatuta dago naturaren mirari hau. Kareharriaren gainean uraren lanak sor dezakeen edertasun bitxia da.

Karrantza ibarrean kareharrizko lursail asko daude eta hainbat elementu geologikoren originaltasuna eta edertasuna adierazten dute. Guztien artetik Pozalaguako kobazuloa azpimarra daiteke. Udalerri horretarako Ranero auzoan dago.
Kobazuloa alboko harrobiko barrena-zulo sendoa lehertu zenean aurkitu zen. Orduan sarrera hauteman zen. Leherketak estalaktita eta estalagmita ugari suntsitu arren, enpresak aurkikuntza kontserbatu zuen eta hala altxor naturala mantendu zuen. 50 milioi urte behar izan zituen eratzeko. 1991tik kobazuloa bisita daiteke, argiztapen-sistema ederrari eta 450 m-ko pasabideari esker. Sala nagusia zeharkatzen du.

Geologoentzat deigarria da estalaktita eszentrikoen kontzentrazio handia. Bitxiak dira lurrerantz perpendikularki ez direlako jaisten, grabitatearen legeari jarraiki; izan ere, horrekin lehia egiten dute eta zuhaitzaren adarrak bezala irekitzen dira. Dolomiari (CO3 Ca MG) eragin dion prozesu bitxiari erantzuten diote eta horrek bihurtu ditu bisitariek ikus dezaketen mirari. Ezagutzen den formazio horien kontzentraziorik handiena da. Bisita erabat gidatua dago eta gutxi gorabehera 45 minutu irauten ditu. 125 metroko luzera, 70 metroko zabalera eta 12 metroko altuera baino gehiago duen areto nagusia zeharkatzen du eta erdian aintzira ikus daiteke. Udan kobazuloak egunero irekitzen du eta neguan ostiral, larunbat eta igandeetan bisita daiteke.


Bisita-ordutegia: Neguan, 11:00etatik 17:00etara. Udan, 11:00etatik 19:00etara. (Astelehenetan eta lanegunetan azarotik otsailera bitartean itxia). Bisita igarobidean zehar egiten da 450 m-ko ibilbidean eta gutxi gorabehera 45 minutu irauten ditu.
Prezioak: helduak: 5 euro; haurrak: 2,10 euro.
Telefonoa: 649811673.
Web orria: www.karrrantza.com

  • Mybilbaobizkaia
  • Pozalaguako Koba