• Mybilbaobizkaia
  • Legezko Abisua

Legezko Abisua

Jabetza intelektuala

Mybilbaobizkaia webgunearen edo atariaren (une honetatik aurrera ataria) eta horien edukien (bereziki, testuak, irudiak, soinuak, audioa, bideoa, diseinuak, sormenak, softwarea) industria-jabetza nahiz jabetza intelektualerako eskubide guztiak Bizkaiko Foru Aldundiari edo eduki horien egile gisa adierazitako pertsonei dagozkie, eta jabetza intelektualaren arauketaren bidez babestuta daude.

Bizkaiko Foru Aldundiak ez du hartuko bere gain mybilbaobizkaia webgunea hirugarrenek erabiltzearen ondoriozko erantzukizunik, eta erabiltzaileak eskubide horiek hautsiz gero aurkeztu daitezkeen akzio zibilak edo zigor-akzioak egikaritu ahal izango ditu.

Administrazioek egin edo gordetako agirien berrerabilera sektore publikoaren informazioaren berrerabilerari buruzko azaroaren 16ko 37/2007 Legean xedatutakoaren ariora arautuko da.

Erabileraren baldintzak

  1. Erabiltzaileak osagai guztiak ikusi, inprimatu, erreproduzitu, kopiatu eta ordenagailuaren disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan biltegiratu ditzake, baldin eta jatorrizko testuingurua errespetatzen bada, horiek aldatu edo aldarazten ez badira, eta erabilerak helburu pertsonalak edo hezitzaileak baditu. Debekatuta dago horren erabilera nahiz aldaketa merkataritza-helburuak erdiesteko, salbu eta Bizkaiko Foru Aldundiak aurretiaz horretarako esanbidezko baimena eman badu. Debekatuta dago, orobat, horren erabilera merkataritza-helburuak erdiesteko, baita mybilbaobizkaia webgunetik deskargartu daitezkeen programen manipulazioa ere.
  2. Debekatuta dago mybilbaobizkaia webguneko edukiak eta zerbitzuak indarreko legezkotasunaren aurkako edozein jarduketa egiteko erabiltzea, bereziki, zehaztasunik gabe, ondokoak:
    1. Bizkaiko Foru Aldundiaren edo hirugarrenen kaltetan jardutea.
    2. Baimendu gabeko edozein baliabide erabiltzea mybilbaobizkaia webgunean jasotako edukiak eta/edo zerbitzuak aldatu edo horien norabidea aldatzeko, edo helburu horretara zuzendutako ahaleginak egitea.
    3. Eduki desegokia edo legezkoa ez den edukia hedatzea, delitua izateagatik, baita xede hauetatik edozein jarduera egitea, hala nola, terrorismoaren apologia, programa piratak, haur pornografia, mehatxuak, maulak, piramide-aberasgarritasunerako eskemak, birusa, artxibo akastunak edo kode hostila edo Bizkaiko Foru Aldundiaren edo hirugarren gain kalteak eragin ditzakeen beste edozein jarduera.
    4. Mybilbaobizkaia webgunerako sarbidea kaltetu, baliogabetu, gainkargatu edo zailtzea, edo edozein pertsonak zerbitzuaren erabileran eta gozamenean trabak jartzea
    5. Mybilbaobizkaia webgunearen edukia eta/edo zerbitzuak modu desegokian erabiltzea, helburuak aintzat hartuta
    6. Mybilbaobizkaia webgunearen edukiak eta/edo zerbitzuak edo horietako batzuk merkaturatu edo banatzea
  3. Bizkaiko Foru Aldundiak ez du izango mybilbaobizkaia webgunean jaso eta Bizkaiko Foru Aldundiarenak ez diren estekek eragindako kalteen gaineko erantzukizunik, ezta horien funtzionamendu egokiaren gaineko erantzukizunik ere.
  4. Mybilbaobizkaia webgunearen zenbait ataletan, pertsona orok web bidea erabilita orrialde horietako (batez ere, blogak, foroak, flickr, youtube) edukia gehitu edo aldatzea ahalbidetu da. Kasu horietan, Bizkaiko Foru Aldundiak ez du berrikusi atal horietan jasotako informazioa, eta ez da bermatu bertan jasotako informazioaren baliozkotzea.
  5. Bizkaiko Foru Aldundiak desegokitzat jotako testuak, estekak, irudiak, animazioak, bideoak eta beste edozein eduki aurretiazko abisurik gabe ezabatzeko eskubidea erreserbatu du. Gisa bertsuan, Bizkaiko Foru Aldundiak agintari egokiei mybilbaobizkaia webgunean jasotako edukien edo egintza ez-zilegien berri eman ahal izango die.
  6. Bizkaiko Foru Aldundiak ez du bermatzen mybilbaobizkaia webgunearen eta bertan jasotako edukien funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraitutasuna. Horrenbestez, ez du izango erantzukizunik eskuragarritasun eta/edo jarraitutasun gabezia horren ondorioz sor daitezkeen kalte-galeren gain.
  7. Bizkaiko Foru Aldundiak mybilbaobizkaia webguneko zerbitzuak edo edukiak edozein unetan aldatu edo ezabatzeko eskubidea erreserbatu du.

Datu pertsonalak babesteko bermea.

Bizkaiko Foru Aldundiak erabiltzaileek emandako datuen bilketan nahiz tratamenduan isil-gorde zorrotzari eutsiko zaiola ziurtatu du. Era berean, datu pertsonalak babesteko legez eskatutako segurtasun mailak ezarri dira, eta eskainitako datu pertsonalen galera, erabilera desegokia, aldaketa, baimenik gabeko eskuraketa eta lapurreta saihesteko eskura dituen baliabide eta neurri guztiak ezarri dira.

Datu pertsonalak, halakoak biltzen direnean, behar bezala erabili eta Bizkaiko Foru Aldundiaren fitxategi egokietan jasoko dira. Hala denean, emandako datuak datu horiek biltzeko formularioan deskribatutako helburuak lortzeko bakarrik erabiliko dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak erabiltzaileei baliabide tekniko egokiak emango dizkie, datu pertsonalak eman aurretik, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Politikari buruzko abisua edo beste edozein informazio garrantzitsu jaso ahal izateko, eta euren adostasuna eman ahal izateko, Bizkaiko Foru Aldundiak datu pertsonalak erabili ditzan.

Erabiltzaileen erantzukizunak

Mybilbaobizkaia webgunearen erabiltzaileek adierazitako iritzien eta jasotako edukiaren (datuak, testuak, agiriak, musika, argazkiak, irudiak, grafikoa, bideoak, iritziak edo antzeko edukiak) gaineko erantzukizuna egileen erantzukizun esklusiboa da. Pertsona horiek ataria edo osagaiak bidegabe erabiltzeagatik sortutako kalteen (materiala, inmateriala, zeharkakoa, hirugarrenei eragindakoak, edo beste edozein motakoa) gaineko erantzukizuna dute.

Mybilbaobizkaia webgunearen bidez eskainitako zerbitzuen harpidetzeetan, sarbide-datuak eskaintzen direnetan (erabiltzailearen izena eta pasahitza), erregistratutako pertsonak datu horien nahiz sarbide-datu horien mende egindako ekintza guztiak isil-gordean izateko erantzukizuna izango du. Kontua baimenik gabe erabili badu, edo segurtasunaren beste edozein arau-hauste egin badu, orduan hori Bizkaiko Foru Aldundiari jakinarazi beharko zaio. Erregistratutako esparrutik irten ahal izateko, ondore horretarako gaitutako estekak edo botoiak erabiltzea gomendatzen da.

"Cookieak"

Mybilbaobizkaia webgunean "cookie"ak (mybilbaobizkaia webgunearen zerbitzariak orrialdean sartzen den pertsonaren ordenagailura bidaltzen dituen informazio-artxibo txikiak) erabiltzaileak webgune hori behar bezala abian jarri eta ikusteko ezinbestekoa denean erabiliko dira.

Mybilbaobizkaia webgunean erabilitako “cookie”ak inoiz ez dira erabiliko izaera pertsonaleko informazioa jasotzeko

  • Mybilbaobizkaia
  • Legezko Abisua