Mundaka

Surfa Bizkaian benetako grina da. Sopela, Meñakoz eta batez ere Mundaka. Bertako olatua munduko “ezkerreko” ospetsuenetako bat da, erabateko ikuskizuna. Inguru guztietako surflariak etortzen dira hona profesionalek zeharkatzen duten “tutu” berbera zeharkatzera. +

Surf en Mundaka

Bizkaia Zubia

Gizateriaren Ondare den “Zubi Eseki”aren erabilera erabatekoa da gaur egun ere eta Portugalete eta Getxo elkartzen ditu. Goiko taula pasagune bat da eta ez da inolaz ere ikusi gabe utzi behar. Dauden bistak zoragarriak dira benetan. +

Bizkaia Zubia

Pozalaguako Koba

Repsol Gidaliburuak “2013ko Bazterrik Ederrena” izendatu du ia 900.000 botorekin, naturaren gauza miragarri honetan dago ezagutzen den estalaktita eszentrikoen kontzentraziorik handiena. Koba inolako arazorik gabe ikus daiteke duen argiztapen-sistema ederrari eta 450 metroko pasabideari esker. +

Pozalaguako Koba

Urdaibai

UNESCOk Biosferaren Erreserba izendatu zuen eta gune bakarra da bertako ekosistemen ugaritasunagatik, ikus daitezkeen hegazti migratzaileen kopuru handiagatik eta duen paisaiaren aberastasunagatik. Gizakia naturarekin bat eginik bizi den lekua. +

Urdaibai

Guggenheim Bilbao

1997tik Bilbo berriaren erreferentea, bere barruan duen arte modernoko bilduma Frank O. Gehry-k egin zuen eraikina bezain ikusgarria dela esan daiteke. Garai honetako arkitekturaren maisu-lanetako bat da askoren ustez. +

Guggenheim Bilbao

Aixerrota

Zutik dagoen bere garaiko haize-errota bakarra ikus dezakegu Getxon. 1726 eta 1727 artean eraiki zuten, XVIII. mendearen hasieran Jaurerrian izan zen lehorteagatik. +

AIXERROTA

Torre Loizaga

Rolls-Royceren Bilduma bakarra Europan, 1910-1998 artean fabrikatutako modelo guztiekin.
Naturaren erdian kokatuta eta Bilbotik 30 kilometrora bakarrik. Loizagako erdi aroko dorre berrituan, gainera, bada antzinako autoen, klasikoen eta kirol arlokoen hautazko beste bilduma bat ere.
+

Torre Loizaga

My Bilbao Bizkaia

Gaurko gaiak

Lúnasaren zelta erritmoa eta Fakolyren reggae soziala, Folk Getxo BBK-n

Lúnasa talderen zelta erritmoak protagonistak izango dira ostiral honetan Folk Getxo BBK Nazioarteko Jaialdian eta haien emankizunaren aurretik etxeko The Old Timey String Band-en iparamerikar folka nagusituko...

Irakurri gehiago →

Bilbotar argazkilaria aukeratu du FUJIFILM-ek nazioarteko erakusketa batean parte hartzeko

Rafa Marrodán argazkilaria aukeratu du FUJIFILM Corporationek Photokina 2016 azokan burutuko den nazioarteko erakusketan parte hartzeko, Kolonian (Alemania) irailaren 20tik 25era. Erakusketan Rafak 2016ko...

Irakurri gehiago →

Getxophoto abian: Denbora ardatz bezala

Urriaren 2ra arte udalerriko kale eta gune publikoak hartuko ditu Getxophotok, Getxoko Nazioarteko Argazkigintza jaialdiak. Hogei erakusketa eta hainbat jarduera programatu dituzte horren inguruan. Oraingo...

Irakurri gehiago →

Bideoa

Bilbao Bizkaia marka turistikoaren sustapenerako bideoa.

Argazkiak Flickr-en

¡Feliz Jueves con flores!